XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez zuen Kepak aspalditik ezagutzen
Ez zen finlandiarra, norvegiarra baizik, baina urteak zeramatzan Helsinkin bizitzen.
Gobernutik gertu zegoen ordezkaritza batean egiten zuen lan, teknikari gisa eta bere desiorik haundiena berriro bere
Gaztea zen August oraindik nahiz eta begiazpiko zulo moreek edadetuagoaren tankera ematen zioten.
Kepa baino zaharragoa bazen ere hasieratik eskaini zion bere laguntasun osoa eta denboraren martxan aski adiskide bilakatu ziren.
Helsinkiko erdialdean kokaturik dagoen jatetxe ospetsu batetan afaltzera joan zen gau batean ezagutu zuen Kepak August.
Ziotenez homosexualen biltokia ere ba omen zen jatetxe hura, eta gau hartan bertan ohartuko zenez August bera ere horietako bat zen inoiz Kepari gisa hartako proposamen edota eskakizunik egin ez bazion ere.
Horrela, zortzitarako geratu ziren